Joseph Lanner

Joseph Lanner (Viena, 1801eko apirilaren 12a – ''ibidem'', 1843ko apirilaren 14a) austriar dantza-musikako musikagile eta orkestra-zuzendaria izan zen. Bals eraberritu zuen lehenengoetako bat izan zen, eta nekazari-dantza hutsetik goi-gizarteak goza zezakeen dantza batera eraldatu zuen.

Biolinean autodidakta, hari-instrumentuen orkestra txiki batean sartu zen. Arrakasta handiaren ondorioz, orkestra handitu eta Johann Strauss I.a kontratatu zuen. 1825ean, biak banandu eta aurkari bihurtu ziren. Ondoren, noizbait elkarrekin lan egin zuten eta ongintzazko kontzerturen bat eman zuten. 1836an Vienako ohorezko hiritar izendatu zituzten. Lanner Hofburg jauregi inperialeko musika-zuzendari izendatu zuten, nobleziaren omenezko kontzertuak zuzentzeko eta orkestrarako obrak konposatzeko enkarguarekin. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Lanner, Joseph 1801-1843', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak







Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali